jueves, 14 de febrero de 2013

Irristaketa (2)

Dakizuenez laister hasiko zarete 4. mailako ikasleak irristaketako eskolak hartzen. Askok jakin badakizue, baina ez denek. Hemen aurkezten dizuedan bideoan argibide edo azalpen batzuk ikusiko dituzue. Espero dut probetxuzkoak izateaIkusteko klik egin ezazue HEMEN..

martes, 12 de febrero de 2013

Irristaketa-Patinaje

Epe labur batetan irristaketa lantzen hasiko gara 4. mailan. Hori dela eta zera eskatu nahi dizuet: etxean baztertuta dauzkazuen patinak (txikiegiak geratu direlako edo) eskolara ekar ditzazuela, beti aurkituko baititugu guk baino oin txikiagoak dituzten ikasleak.
Bestalde zein maila lor daitekeen ikus dezazuen bideo HAU jarri dut. Goza ezazue!

jueves, 7 de febrero de 2013

colpbol

Azkeneeko aste hauetan kirol berri bat ekarri dugu gorputz heziketako saioetara; "colpbol" du izena. Irakasle batek sortutakoa da, eta arrakasta handia izan duela argi dago. Zertan datzan jakin nahi baduzue klik egin HEMEN