miércoles, 27 de noviembre de 2013

ELATZETAKO TXAPELDUNAK

Gure ikastetxean kiroletan oso maila politan ari diren ikasleak (eta ikasle ohiak) baditugu. Tarteka eta zuek niri emandako informazioaren arabera atal honetan jarriko ditugu kirolari hauen argazki edo bideoak
Hasteko Perez anaien argazki batzuk doazkizue.
Zertan dabiltza anaiak? Ikusi argazkiak HEMEN  (Josu Perezena) eta asmatu.Beste HONEN gainean klikatuz ikusiko duzue bere anaia Andoni mundoko txapelketan.

martes, 29 de octubre de 2013

ETXEKO BILTEGIA GARBITZEN.....


Askotan etxeetan balio ez zaizkigun gauzak pilatzen zaizkigu, esate baterako txikiak geratu zaizkigun eskola kiroleko elastikoak. Eskolan ez ditugu sobera, eta beraz egoera onean badaude ekartzea eskertuko nizueke.
Esan beharrik ez dago beste edozein kirol materiala ere onarzen dugula: patinak, baloiak, pilotak...

miércoles, 23 de octubre de 2013

Eskola Kiroleko 2. jardunaldia

Ikasturte berria hasi dugu eta kirolean ere martxan gaude. Hurrengo larunbatean zer, non dagoen jakiteko egin ezazu klik HEMEN gainean.

jueves, 20 de junio de 2013

Orientazioa 5. mailan

Hauek ditugu aurtengo jolasean emandako emaitzak.  Klik egin ezazu HEMEN.

Orientazioa 6. mailan

Aurten ere egin ditugu orientazio jolasak Elatzeta Ikastetxean, emaitzak ikusi nahi badituzu klik egin ezazu HEMEN

jueves, 21 de marzo de 2013

Eskiatzen ondo moldatzen zarela?


Negua bukatu da, bai baina oraindik elur pila bat badagoela badakit. Ea zer iruditzen zaizun bideo hau. Ikusteko klik egin ezazu HEMEN

Paleta txapelketa (6. mailan)

Bukatu da paleta txapelketa. Gaur egin dira finalerdiak zein finala. Emaitzak hauexek: Finalerdietan:
Aritz Manuel Freitas- Andoni Pérez:   12-7
Ander Pérez- Javi Méndez:                12-10

Finalean: Aritz Manuel nagusitu zaio Anderri, 12 eta 8ko emaitzarekin.
Zorionak parte hartu duzuen guztiei. Oso partidu politak ikusi ahal izan ditugu, eta oso maila ona ere bai.

viernes, 8 de marzo de 2013

Badminton

Laster 6. mailako ikasleek badminton kirola ezagutuko duzue eta praktikan jarri. Girotzeko HEMEN sakatuz ikusiko duzue bere interesa baduela eta ikusgarria ere izan litekeela.

jueves, 14 de febrero de 2013

Irristaketa (2)

Dakizuenez laister hasiko zarete 4. mailako ikasleak irristaketako eskolak hartzen. Askok jakin badakizue, baina ez denek. Hemen aurkezten dizuedan bideoan argibide edo azalpen batzuk ikusiko dituzue. Espero dut probetxuzkoak izateaIkusteko klik egin ezazue HEMEN..

martes, 12 de febrero de 2013

Irristaketa-Patinaje

Epe labur batetan irristaketa lantzen hasiko gara 4. mailan. Hori dela eta zera eskatu nahi dizuet: etxean baztertuta dauzkazuen patinak (txikiegiak geratu direlako edo) eskolara ekar ditzazuela, beti aurkituko baititugu guk baino oin txikiagoak dituzten ikasleak.
Bestalde zein maila lor daitekeen ikus dezazuen bideo HAU jarri dut. Goza ezazue!

jueves, 7 de febrero de 2013

colpbol

Azkeneeko aste hauetan kirol berri bat ekarri dugu gorputz heziketako saioetara; "colpbol" du izena. Irakasle batek sortutakoa da, eta arrakasta handia izan duela argi dago. Zertan datzan jakin nahi baduzue klik egin HEMEN