miércoles, 19 de diciembre de 2012

Paleta txapelketako finalak

Aurtengo pala txapelketako finalak astearte honetan egin ziren eta HEMEN klik eginez ikusi ahal izango dituzu ateratako zenbait argazki.
Finaleko epailearen (nire) erabaki txar batek kalte handiak sortu zizkien bai Adrian Martiarenari eta bai, batez ere, Ibai Perez de San Romani. Jokalarien jarrera eta maila handia ikusita txapeldunak biak izan direla esan behar dut; nahiz eta markagailuan 12-10 garaitu zen Adrian. Baina zer gertatuko zen erabaki okerra hartu izan ez banu?
Hemendik barkamena eskatzen diet biei. Eta jarrai dezaten animatu, aurrera!
Hirugarren eta laugarren sailkatutakoak hauek izan ziren hurrenez hurren: Eneko Larrarte eta Hugo Martiarena.

viernes, 14 de diciembre de 2012

PALETA TXAPELKETA

Aurten ere paleta txapelketa ospatu dugu eta finalerdietara hauek iritsi ziren:
Hugo Martiarena-Ibai Pérez de San Román eta Adrián Martiarena-Eneko Larrarte.
Garaileak Ibai eta Adrián izan genituen. Eta datorren astean finalak egingo dira.
Ez ahaztu: asteartean (abenduak 18), 10:45 etan.