miércoles, 29 de febrero de 2012

Mendi ibilaldi neurtua



Datorren astean mendi ibilaldi neurtu bat dago antolatuta gure bailarako ikasleentzat. Antolatzailea Irungo mendizaleak elkartea bada ere, parte hartu nahi izatekotan eskolaren bidez egin behar da. Ikasleak 3tik 5era bitarteko taldetan joan behar dira (gurasoak aparte). Argibide gehiago izateko Mikel Agirresarobe irakaslearekin jarri harremanetan. Animatu eta ondo pasa...

PATINAK




Dakizuenez urtero patinajea lantzen dugu gorputz hezkuntzako saioetan; eskolak baditu erositako pare batzuk, baina ez nahikoak. Beraz etxean, sotoan, garajean edo nonahi aspertzen eta hautsa hartzen ari diren patinak baldin badituzu, ez kezkatu, ekarri eskolara eta hemen erabilpen zuzena emango diegu. Eskerrik asko.

16. Jardunaldia

Aspaldian ez nuen hemen ezer idazten eta berriro ere egiteari ekin diot. Hurrengo jardunaldiaren berri izateko klik egin ezazu HEMEN

miércoles, 1 de febrero de 2012

Eskola kiroleko 12. jardunaldia

Honekin batera igortzen dizuet hurrengo jardunaldiaren berri.