lunes, 24 de octubre de 2011

RICHARD ORIBE TXAPELDUN HANDIA!!!




Joan den ostiralean gurera etorri zen Richard Oribe igerilari paralinpikoa bere entrenatzaile Javier de Aymerichekin. Liluratuta utzi gintuzten Richarden balentriak kontatzen zizkiguten neurrian. Irakasleok zein ikasleak txundituta geratu ginen. Richarden izaera: jatorra, borrokalaria, langilea eta umore onez betetakoa, gure gogoan izango dugu betiko, eta lagungarri izango zaizkigu HEMEN bildu ditugun argazkiak. Informazio zehatzagoa jasotzeko bila ezazu www.richardoribe.com helbidean.
Zorionak txapeldun!!!

miércoles, 5 de octubre de 2011

ELATZETAN ATLETISMOA (II)


5. mailan ere aritu izan dira atletismoko gauzak lantzen eta hona HEMEN markarik oneneak lortu dituzten ikasleen zerrenda.

ELATZETAN ATLETISMOA

Lehenengo hiruhilekoan atletismoko zenbait atal lantzen ditugu, lasterketa, jauzi eta abar. 6 mailako neska mutilen markarik onenak ikusi nahi badituzue klik egin HEMEN