lunes, 26 de abril de 2010

IZOTZ GAINEKO PATINAJEA


Kirola ala artea? Ala biak? HAUXE ere ederra dugu, gozamenerako iturri.

VANCOUVER 2010

Horrela esanda, akaso baten batek ez du jakingo zertaz ari naizen. Baina Neguko Olinpiar Jokoak esanda seguru ulertzen dela. Ez dira udan ospatzen direnak bezain ezagunak, baina interesgarriak bezain ikusgarriak bai.

Jon Santacana donostiarrak, zilarrezko domina bat lortu zuen. Baina bideoa ikusita jakingo duzue bere meritua zertan datzan. Zertan?

Begira ezazu HEMEN

viernes, 23 de abril de 2010

TENISEAN IKUSKIZUNA

Tanto polit bat ikus dezakezu ezazu bideo honetan.

asombroso punto! from alex on Vimeo.

miércoles, 21 de abril de 2010

LEHIAKETA (8)

Arrazoi duzue, aurrekoan eskatzen nizuen bideoa ikusteko zailtasunak daude; beraz, beste bideo bat sartzea erabaki dut.
Hauxe galdera: zeintzuk dira golegileak eta zein taldetako jokalari dira?




top 10 goles
Cargado por alb_92. - Ver más videos de deporte y deporte extremo.">

ESKOLA KIROLEKO 23. JARDUNALDIA


Hurrengo jardunaldiaren berri jakiteko klik egin ezazu HEMEN

jueves, 15 de abril de 2010

LEHIAKETA ( 7)


Oporretan alpertu egin naiz (zuek bezala seguru aski); baina orain indar berrituta etorri naiz eta lehiaketa berriei ekiteko prest.
Galdera hauek erantzuteko 2009ko apirilaren 20ko bideoa ("5 gol eder")deritzona ikusi beharko duzue eta zuzen erantzun.
Animo!

1go gola -Zein zenbaki darama jokaldi luzea egiten duenak?
Eta zein gola lortzen duenak ?
2. gola -Zein talderen arteko partidua da?
3. gola -Zeinena da gola?
4. gola -Gorputzaren zein atalez sartu du gola?
5. gola -Nola deritzaio era honetako golari?

ESKOLA KIROLEKO 22. JARDUNALDIA


Datorren larunbatean atletismoko jardunaldia ospatuko da Plaiaundin benjamin guztientzat. Eguraldi ona espero da. Ondo pasa! Begira itzazu xehetasunak HEMEN.