miércoles, 24 de marzo de 2010

ESKOLA KIROLEKO 21. JARDUNALDIA


Hurrengo partiduak noiz eta non diren jakin nahi baduzu klik egin HEMEN.

miércoles, 17 de marzo de 2010

ESKOLA KIROLA

Dakizuenez datorren ostiralean ez dago eskolarik (San Jose baita), eta ondorioz larunbatean Eskola Kiroleko jardunaldirik ere ez da izango. Ondo pasa!

martes, 16 de marzo de 2010

Gure mendizaleak

Joan den igandean Erlaitz Mendi Taldeak ibilaldi neurtu bat antolatu zuen eta bertara joan ziren gure ikastetxeko lau mendizale, beren aitarekin (eta txakurrarekin).
Maiderren aitak argazki batzuk bidali dizkit eta ikus ditzazuen klik egin ezazue beheko argazkiaren gainean.
Oso ondo pasa zutela badakit; ea hurengora jende gehiago animatzen den!


Mendi ibilaldia">

jueves, 11 de marzo de 2010

LEHIAKETA (6)


Zer pasatu da azkeneko lehiaketarekin? Inork ez du erantzunik eman, ez zuzena eta ez okerra. Nekatuta al zaudete? Zailegia al zen?
Oraingoan errazagoa izango zaizuela iruditzen zait.
Bideo dibertigarri bat ikusi behar duzue, iazko maiatzaren 17an igo nuena (Mahai tenisa).
Galderei zuzen erantzuteko, akaso, gurasoei laguntza eskatu beharko diezue.
Hauexek dira:
1-Nongoak (herrialdea) dira jokalari hauek?
2-Non ospatu zen partidu interesgarri hau?
3-Nork irabazi zuen?

ESKOLA KIROLEKO 20. JARDUNALDIA


Datorren larunbatean benjamin guztiek igeriketa daukazue, baina alebinek eskubaloia. Horra HOR zehatz-mehatz.

miércoles, 3 de marzo de 2010

ESKOLA KIROLEKO 19. JARDUNALDIA

Hurrengo jardunaldiaren berri jakiteko klik egin ezazu HEMEN.