viernes, 26 de febrero de 2010

LEHIAKETA (5)


Erantzun zuzenak emateko aurtengo otsailean bertan sartu nuen argazki sorta bat ikusi beharko duzue, "Elatzetako txirrindulariak" deritzona.
Hauxe da eskatzen dizuedana: eman bertan agertzen diren ikasle guztien izena eta lehen abizena.

lunes, 22 de febrero de 2010

ESKOLA KIROLEKO 18. JARDUNALDIA


Hurrengo partiduen berri jakiteko klik egin ezazu HEMEN.
Ohar zaitez oraingoan Elatzetako talde batek (gutxienez) ziur
irabaziko duela partidua.Zergatik ote?

jueves, 18 de febrero de 2010

Lehiaketa (4)


Oraingoan erantzun zuzenak emateko 2009ko ekainean sartu nuen bideo bat ikusi beharko duzue, "gimnasia erritmikoa" deritzona.

Aste honetako galderak zailxeagoak izango dira. Horra:

1) Grabaketa desberdin hauetan hiru hiri edota herrialderen izenak agertzen dira, zeintzuk dira?


2) Hauetako batean joko olinpikoak jokatzen ari ziren, non?

3) Gimnasia erritmikoan elementu (gauza) desberdinekin aritzen dira, hemen 5 agertzen dira, zeintzuk?

miércoles, 17 de febrero de 2010

ESKOLA KIROLEKO 17. JARDUNALDIA


Datorren larunbatean izango diren partiduak noiz eta non izango diren jakiteko klik egin ezazu HEMEN. Ohar zaitez kirol aldaketa eman dela benajamin mailan.

jueves, 11 de febrero de 2010

6B ko ikasleak saskibaloian

De 6Bkoak saskibaloian
Begira ezazu nola moldatzen diren 6Bko ikasleak saskibaloian.

martes, 9 de febrero de 2010

ESKOLA KIROLEKO 16. JARDUNALDIA



Datorren larunbatean honako partidu HAUEK izango dira.

lunes, 8 de febrero de 2010

Lehiaketa (3)

Oraingoan erantzunak interneten edo edozein entziklopedian bilatu beharko dituzu. Hauek galderak:


1-Zeintzuk dira eskubaloiko zelai baten neurriak (bakarrik luzera eta zabalera)?

2-Zeintzuk saskibaloiko zelai baten neurriak?

3-Eta futbol zelai batenak (gehienezko eta gutxienezkoak)?

4-Azkenik teniseko zelai batenak?

sábado, 6 de febrero de 2010

ELATZETAKO TXIRRINDULARIAK

De Películas


Hasi da txirrindularitzako ikastaroa. Aurten jende asko animatu da, baina argazkiekin egindako pelikula honetan ez dira denak agertzen; ea hurrengo batean harrapatzen ditugun.
Goza ezazu irudi hauetaz.

miércoles, 3 de febrero de 2010

ESKOLA KIROLEKO 15. JARDUNALDIA


Hona hemen hurrengo jardunaldiaren berri. Ondo pasa!

lunes, 1 de febrero de 2010

Lehiaketa (2)


Aste honetako saria eskuratzeko beste bideo bat ikusi beharko duzu. "Body board" deritzon bideo hau irailean jarri nuen. Lan bakarra:

Eman iezadazu agertzen diren kirolarien zerrenda ateratzen diren orden berean (16 dira guztira).