miércoles, 22 de diciembre de 2010

SANTOMASEKO PILOTA TXAPELKETA.


Aurten lehendabizikoz SanTomaseko pilota txapelketa antolatu dugu. Oso arrakastatsua izan da. 4. mailatik 6. mailara bitarteko 56 pilotarik hartu dute parte palaz nahiz esku hutsez. Santomaseko egunean finalak izan ziren eta hauexek emaitzak:
4. mailako esku hutsezkoan: 1.goa: Ander Sánchez; 2.a: Amaiur Etxeberria eta 3.a: Mikel Peña.
5. eta 6. mailako esku hutsezkoan: 1.goa: Ander Uranga; 2.a: Juan Tony Feliz eta 3.a: Andoni Larrarte.
5. mailako paletan: 1.goa: Jaime Lara; 2.a: Aritz Ugarte eta 3.a: Ruben Redero.
6. mailako paletan: 1.goa: Xabi Uranga; 2.a: Carlos Briones eta 3.a: Julen Pico.
Zorionak bai hauei eta bai parte hartu duzuen guztiei.
Sari banaketaren argazkiak ikusteko egiz ezazu klik HEMEN.

jueves, 16 de diciembre de 2010

ESKOLA KIROLA: 10. jardunaldia

Hona HEMEN hurrengo jardunaldiaren berri

miércoles, 8 de diciembre de 2010

ESKOLA KIROLA: 9. jardunaldia

Aspaldian ez nizuen informaziorik helarazten, duela bi asteko jardunaldiaren berri emateko garaian ezinezkoa izan zen (internet zerbitzariak ez zuen posible egin), eta joan den asteburuan ez da kirol jarduerarik izan beraz, hona HEMEN hurrengo jardunaldiaren berri.

ESKOLA KIROLA: 8. jardunaldia

Aspaditxo ez nizuen horren berri ematen. Azkeneko jardunaldiaren berri emateko garaian interneten zerbitzaria ez zebilela eta ez zen posible izan, eta gainera zurreko larunbatean ez da jardunaldirik izan (zubi luzea zela eta.
Azkenean bai eta horren berri jakiteko egizu klik HEMEN.

martes, 23 de noviembre de 2010

Eskola kirolako taldeak (2010-2011)

Hona hemen aurtengo gure kirolarien argazki sorta bat; ez daude guztiak, baina denak biltzea zaila izaten da, ea hurrengo batean....

De Películas

miércoles, 17 de noviembre de 2010

ESKOLA KIROLA: 6. jardunaldia


Saka ezazu HEMEN hurrengo jardunaldiaren berri izan nahi baduzu. Ohar zaitezte benjamin mailako guztiek igeriketa daukazuela; primeran pasako duzue!

viernes, 12 de noviembre de 2010

JOKO GARBIA edo ZINTZOA ("Fair Play")

Batzutan uste dugu jokoan asko dagoenean edozerk balio duela irabazteko, baina hau ez da beti gertatzen, ikusi bestela zer egin zuen Di Canio futbolari italiar profesional batek halako batean...

">

jueves, 11 de noviembre de 2010

ESKOLA KIROLA: 5. jardunaldia


Horra hor hurrengo jardunaldiaren berri.
Aupa Elatzeta!

jueves, 4 de noviembre de 2010

ESKOLA KIROLA: 4. jardunaldia



Hona HEMEN hurrengo jardunaldirako behar dituzun argibideak. Aupa Elatzeta!

martes, 26 de octubre de 2010

ESKOLA KIROLA: 3. jardunaldia


Hurrengo partiduen ordutegia jakin nahi baduzu, klik egin ezazu HEMEN

IRRISTAKETA

Badituzuela etxean hautsa hartzen ari diren lineako patinak? Txikiak geratu zaizkizuelako ez dakizuela zer egin haiekin?
Ekarri beldurrik gabe Elatzeta Ikastetxera eta hemen probetxua aterako diegu, bai horixe!
Hala ez bada ere, ikus ezazu bideo hau eta gozatu.
Eskerrik asko!


miércoles, 20 de octubre de 2010

ESKOLA KIROLA: 2. jardunaldia


Datorren larunbatean izango dituzuen partiduak non eta zein ordutan diren HEMEN klikatuz jakingo duzue. Aupa Elatzeta!

lunes, 18 de octubre de 2010

EMAITZAK, SAILKAPENAK



Ez da garrantzitsuena, baina, akaso, batzuei gustatuko zaizue larunbateko emaitzak eta sailkapenak zeintzuk izan diren jakitea, eta beraz horren berri eskuratu bezain laister blog honetan aditzera emango dizuet.



Oraingoz 4 mailako neskena igorri didate, eta hona HEMEN.



jueves, 14 de octubre de 2010

ESKOLA KIROLA 1. jardunaldia


Aurten ere, eskola kirolean zabiltzatenok, ekintza non eta zein ordutan izango den jakin ahal izango duzue blogean begiratuz gero.
HEMEN klik eginez gero lehenengo jardunaldiaren berri izango duzue.

lunes, 21 de junio de 2010

ALTXORRAREN BILA 2010


Urtero bezala aurten ere "Altxorraren Bila" jolasa egin dute, bai 4. eta bai 5. mailako ikasle guztiek. Eta emaitzak ikusteko HEMEN klikatu beharko duzue, luze samarra geratzen baita. Zorionak!

"ELATZETA KROSS"eko sailkapenak

Joan den larunbatean ospatu genuen "Elatzeta eguneko 1. krossa". Giroa ezin hobea izan zen eta hauexek izan ziren sailkapenak:
Mutil benjaminak:
1-Andoni Larrarte
2-Iñigo Calvo
3-Ibon Cipitria

4-Alex Martín
5-Martxel Luengo
6-Gaizka Madejón
7-Xabier Garmendia
8-Mikel Peña
9-Markel Eizagirre
10-Julen Lavado
11-Juan Tony Feliz
12-Markel Holgado

Neska benjaminak:
1-Andrea Cerezal
2-Ainhoa Morán
3-Naiara Rozas

4-Sarai López

Mutil alebinak:
1-Darío Cerezal
2-Antonio Arzuaga

3-Bat-Erdene Bathmunk

4-Julen Pico
5-Ander Garmendia
6-Aritz Camio
7-Iñaki Rivero

Neska alebinak:
1-Ainhoa Ariño
2-Ane San Román
3-Alba Pérez

4-Olatz Sanz

jueves, 3 de junio de 2010

LEHIAKETA


Azkeneko lehiaketa egiteko garaia iritsi da. Oraingoan saria handiago izango da, baina horretarako erantzun beharreko galderak ere zailxeagoak izango dira.
Hona hemen:
1- Zein da 8.000 metrotik gora dituzten 14 gailurrak lortu berri dituen euskalduna? Nongoa da?
2- Nor da Pekingo joko olinpikoetan piraguismoan parte hartu zuen kirolari irundarra? Zein postutan geratu zen?
3- Bideoetako batetan gure auzoa agertzen da (Landetxa). Noiz zintzilikatu nuen bideo hau?
4- Martxoaren 16an "mendi ibilaldi" batetan parte hartu zuten ikasle batzuen argazkiak igo nituen; zeintzuk dira ikasle hauek?
5- "Bidasoaldeko kirolak" etiketarekin zenbat kirol sartu ditut?

Saria lortzeko zozketan sartzeko gutxienez 4 erantzun zuzen eman behar dituzu.
Erantzun zuzen gehienak bilatzeko blogean bertan aurkituko dituzu, baina ez guztiak. Animo!

lunes, 31 de mayo de 2010

5 GOL EDER


Zer esan genezake gol hauen aurrean? Ikus eta goza itzazu, eta ahal baduzu ,gaindi itzazu.
Bideoa ikusteko sakatu HEMEN

jueves, 27 de mayo de 2010

ELATZETA EGUNEKO 1º KROSSA


Ekainaren 19an "Elatzeta eguna" ospatzen dugula badakizu eta aurten lehendabiziko aldiz "Krossa" izango da. Korrika egitea gustatzen bazaizu eman izena eta ondo pasako duzu. Argibide guztiak jakiteko klik egin ezazu HEMEN.

ESKOLA KIROLEKO 26. JARDUNALDIA


Hona HEMEN ikasturte hontako azken jardunaldia izango denaren berri. Ondo pasa!

lunes, 17 de mayo de 2010

PILOTAN TXAPELDUNAK


Landetxako jaietan esku pilota eta paleta txapelketak izan dira eta gure ikasle batzuk sari politak eskuratu dituzte; hauek hain zuzen: Fran de Diego, Mikel Peña, Telmo Bald, Oier Bengoetxea, Koldo Gonzalez, Amets Peña, Amaiur Etxeberria, Andrea Cerezal eta Maialen Vázquez. Zorionak guztiei.
Argazkiak ikusteko klik egin ezazu HEMEN.

miércoles, 12 de mayo de 2010

ESGRIMA

Gure ikastetxeko 6. mailako ikasle batek (Iratze Morán)esgrimako txapelketa batetan parte hartu du eta zilarrezko domina lortu. Zorionak!


















.

martes, 11 de mayo de 2010

ESKOLA KIROLEKO 25. JARDUNALDIA


Datorren asteburuko partiduen berri izateko klik egin ezazu HEMEN.

viernes, 7 de mayo de 2010

PARKOUR

Bideo hau luze samarra bada ere, merezi duela iruditzen zait. Berehala ohartuko zarete non grabatuak diren irudi hauek eta seguru ezagutzen dituzuela protagonistak.


">

jueves, 6 de mayo de 2010

ESKOLA KIROLEKO 24. JARDUNALDIA


Hurrengo partidak noiz eta non diren jakiteko klik egin ezazu HEMEN

lunes, 26 de abril de 2010

IZOTZ GAINEKO PATINAJEA


Kirola ala artea? Ala biak? HAUXE ere ederra dugu, gozamenerako iturri.

VANCOUVER 2010

Horrela esanda, akaso baten batek ez du jakingo zertaz ari naizen. Baina Neguko Olinpiar Jokoak esanda seguru ulertzen dela. Ez dira udan ospatzen direnak bezain ezagunak, baina interesgarriak bezain ikusgarriak bai.

Jon Santacana donostiarrak, zilarrezko domina bat lortu zuen. Baina bideoa ikusita jakingo duzue bere meritua zertan datzan. Zertan?

Begira ezazu HEMEN

viernes, 23 de abril de 2010

TENISEAN IKUSKIZUNA

Tanto polit bat ikus dezakezu ezazu bideo honetan.

asombroso punto! from alex on Vimeo.

miércoles, 21 de abril de 2010

LEHIAKETA (8)

Arrazoi duzue, aurrekoan eskatzen nizuen bideoa ikusteko zailtasunak daude; beraz, beste bideo bat sartzea erabaki dut.
Hauxe galdera: zeintzuk dira golegileak eta zein taldetako jokalari dira?




top 10 goles
Cargado por alb_92. - Ver más videos de deporte y deporte extremo.">

ESKOLA KIROLEKO 23. JARDUNALDIA


Hurrengo jardunaldiaren berri jakiteko klik egin ezazu HEMEN

jueves, 15 de abril de 2010

LEHIAKETA ( 7)


Oporretan alpertu egin naiz (zuek bezala seguru aski); baina orain indar berrituta etorri naiz eta lehiaketa berriei ekiteko prest.
Galdera hauek erantzuteko 2009ko apirilaren 20ko bideoa ("5 gol eder")deritzona ikusi beharko duzue eta zuzen erantzun.
Animo!

1go gola -Zein zenbaki darama jokaldi luzea egiten duenak?
Eta zein gola lortzen duenak ?
2. gola -Zein talderen arteko partidua da?
3. gola -Zeinena da gola?
4. gola -Gorputzaren zein atalez sartu du gola?
5. gola -Nola deritzaio era honetako golari?

ESKOLA KIROLEKO 22. JARDUNALDIA


Datorren larunbatean atletismoko jardunaldia ospatuko da Plaiaundin benjamin guztientzat. Eguraldi ona espero da. Ondo pasa! Begira itzazu xehetasunak HEMEN.

miércoles, 24 de marzo de 2010

ESKOLA KIROLEKO 21. JARDUNALDIA


Hurrengo partiduak noiz eta non diren jakin nahi baduzu klik egin HEMEN.

miércoles, 17 de marzo de 2010

ESKOLA KIROLA

Dakizuenez datorren ostiralean ez dago eskolarik (San Jose baita), eta ondorioz larunbatean Eskola Kiroleko jardunaldirik ere ez da izango. Ondo pasa!

martes, 16 de marzo de 2010

Gure mendizaleak

Joan den igandean Erlaitz Mendi Taldeak ibilaldi neurtu bat antolatu zuen eta bertara joan ziren gure ikastetxeko lau mendizale, beren aitarekin (eta txakurrarekin).
Maiderren aitak argazki batzuk bidali dizkit eta ikus ditzazuen klik egin ezazue beheko argazkiaren gainean.
Oso ondo pasa zutela badakit; ea hurengora jende gehiago animatzen den!


Mendi ibilaldia">

jueves, 11 de marzo de 2010

LEHIAKETA (6)


Zer pasatu da azkeneko lehiaketarekin? Inork ez du erantzunik eman, ez zuzena eta ez okerra. Nekatuta al zaudete? Zailegia al zen?
Oraingoan errazagoa izango zaizuela iruditzen zait.
Bideo dibertigarri bat ikusi behar duzue, iazko maiatzaren 17an igo nuena (Mahai tenisa).
Galderei zuzen erantzuteko, akaso, gurasoei laguntza eskatu beharko diezue.
Hauexek dira:
1-Nongoak (herrialdea) dira jokalari hauek?
2-Non ospatu zen partidu interesgarri hau?
3-Nork irabazi zuen?

ESKOLA KIROLEKO 20. JARDUNALDIA


Datorren larunbatean benjamin guztiek igeriketa daukazue, baina alebinek eskubaloia. Horra HOR zehatz-mehatz.

miércoles, 3 de marzo de 2010

ESKOLA KIROLEKO 19. JARDUNALDIA

Hurrengo jardunaldiaren berri jakiteko klik egin ezazu HEMEN.

viernes, 26 de febrero de 2010

LEHIAKETA (5)


Erantzun zuzenak emateko aurtengo otsailean bertan sartu nuen argazki sorta bat ikusi beharko duzue, "Elatzetako txirrindulariak" deritzona.
Hauxe da eskatzen dizuedana: eman bertan agertzen diren ikasle guztien izena eta lehen abizena.

lunes, 22 de febrero de 2010

ESKOLA KIROLEKO 18. JARDUNALDIA


Hurrengo partiduen berri jakiteko klik egin ezazu HEMEN.
Ohar zaitez oraingoan Elatzetako talde batek (gutxienez) ziur
irabaziko duela partidua.Zergatik ote?

jueves, 18 de febrero de 2010

Lehiaketa (4)


Oraingoan erantzun zuzenak emateko 2009ko ekainean sartu nuen bideo bat ikusi beharko duzue, "gimnasia erritmikoa" deritzona.

Aste honetako galderak zailxeagoak izango dira. Horra:

1) Grabaketa desberdin hauetan hiru hiri edota herrialderen izenak agertzen dira, zeintzuk dira?


2) Hauetako batean joko olinpikoak jokatzen ari ziren, non?

3) Gimnasia erritmikoan elementu (gauza) desberdinekin aritzen dira, hemen 5 agertzen dira, zeintzuk?

miércoles, 17 de febrero de 2010

ESKOLA KIROLEKO 17. JARDUNALDIA


Datorren larunbatean izango diren partiduak noiz eta non izango diren jakiteko klik egin ezazu HEMEN. Ohar zaitez kirol aldaketa eman dela benajamin mailan.

jueves, 11 de febrero de 2010

6B ko ikasleak saskibaloian

De 6Bkoak saskibaloian
Begira ezazu nola moldatzen diren 6Bko ikasleak saskibaloian.

martes, 9 de febrero de 2010

ESKOLA KIROLEKO 16. JARDUNALDIA



Datorren larunbatean honako partidu HAUEK izango dira.

lunes, 8 de febrero de 2010

Lehiaketa (3)

Oraingoan erantzunak interneten edo edozein entziklopedian bilatu beharko dituzu. Hauek galderak:


1-Zeintzuk dira eskubaloiko zelai baten neurriak (bakarrik luzera eta zabalera)?

2-Zeintzuk saskibaloiko zelai baten neurriak?

3-Eta futbol zelai batenak (gehienezko eta gutxienezkoak)?

4-Azkenik teniseko zelai batenak?

sábado, 6 de febrero de 2010

ELATZETAKO TXIRRINDULARIAK

De Películas


Hasi da txirrindularitzako ikastaroa. Aurten jende asko animatu da, baina argazkiekin egindako pelikula honetan ez dira denak agertzen; ea hurrengo batean harrapatzen ditugun.
Goza ezazu irudi hauetaz.

miércoles, 3 de febrero de 2010

ESKOLA KIROLEKO 15. JARDUNALDIA


Hona hemen hurrengo jardunaldiaren berri. Ondo pasa!

lunes, 1 de febrero de 2010

Lehiaketa (2)


Aste honetako saria eskuratzeko beste bideo bat ikusi beharko duzu. "Body board" deritzon bideo hau irailean jarri nuen. Lan bakarra:

Eman iezadazu agertzen diren kirolarien zerrenda ateratzen diren orden berean (16 dira guztira).

jueves, 28 de enero de 2010

ESKOLA KIROLEKO 14. JARDUNALDIA


Hurrengo partiduak non eta zein ordutan diren jakiteko klik egin ezazu HEMEN


lunes, 25 de enero de 2010

Lehiaketa (1)




Lehenengo galdera sorta:
Urrian bi bideo jarri nituen, eta hauen gaineko galderak hauexek dira.




SURFA EUSKAL HERRIAN
1-Nortzuk dira surflariak?
2-Non grabatu zituzten irudi horiek?

ESKALADA
1-Nortzuk dira eskalatzaileak?
2-Non grabatu zituzten irudi hauek?
(Hormaren izena, mendiarena eta mendikatearena)
3-Noiz grabatu zituzten?

miércoles, 20 de enero de 2010

LEHIAKETA


Aurten ere Elatzeta Ikastetxe mailan lehiaketa martxan jartzea erabaki dut. Zertan datza:
Tarteka, astean behin edo hamabostean behin, galdera batzuk jarriko ditut blog honetan bertan.
Erantzun zuzena eman ahal izateko blogean bertan azaltzen den zerbait arretaz begiratu beharko duzue.
Asmatzen dutenen artean oparitxoren bat zozketatuko dut (idazluma bat, koadernotxoa bat....).
Parte hartzera animatzen zaituztet!

ESKOLA KIROLEKO 13. JARDUNALDIA


Datorren asteburuko jardunaldiaren berri jakiteko klik egin ezazu HEMEN. Ohar zaitez alebinetan atletsimoko topaketa dagoela, eta beroketa goizeko hamarretan hasiko dela. Ondo pasa!

lunes, 18 de enero de 2010

"TRIALSIN" txapelketa



Aste honetan bertan iritsi zaigu Triansin txapelketan parte har dezazuen gonbidapena. Esan digute bertara hurbiltzen direnentzako txirrindak badaudela (eta kaskoak) kirol hau proba dezazuen. Probak noiz eta non diren jakiteko klik egin ezazu HEMEN

miércoles, 13 de enero de 2010

12. KIROL JARDUNALDIA




Hurrengo jardunaldiko ordutegia jakiteko klik egin ezazu HEMEN

viernes, 8 de enero de 2010

11. KIROL JARDUNALDIA

Hurremgo partiduak non eta zein ordutan diren jakiteko klik egin ezazu HEMEN. Ikus dezakezuenez ez dute zer ikusirik abenduan bertan behera geratu zirenekin.