miércoles, 24 de junio de 2009

Bidasoaldeko Kirolak (X): "BODY BOARD"


Kirol honek surfaren antza handia du, baina gauza bera ez direla ikusiko duzue.

Gure olatuak hain handiak izaten ez badira ere, ez dira makalak; ez eta emakume hauek egiten dituzten itzulipurdiak.

Bideo HAU ikusteak hondartzara joateko gogoak pizten dituela?

viernes, 19 de junio de 2009

Bidasoaldeko kirolak(IX): "GIMNASIA ERRITMIKOA"


Kirol honetan trebatzeko ere badira klub batzuk Irunen bertan. Gure ikastetxeko ikasle batzuk ari dira bai Irunen, bai inguruko herrietan ere. Ariketa hauek egiteko gauza ote dira?
Ikus ezazu bideoan HEMEN klikatuz.
Bidez batez bi galdera:
-Zein da bideo honetan azaltzen den lehenengo neska?
-Zein da musika jarri duen taldea?
Galdetu zuen gurasoei eta ongi erantzungo duzue, ziur.

miércoles, 17 de junio de 2009

Bidasoaldeko kirolak (VIII): "IGERIKETA"


Bai neska eta bai mutil mailan baditugu bailaran oso maila ona ematen duten igeriketa elkarteak. Nahiz eta oraindik ez duten bideo HONETAN ikusiko duzuen igerilariaren balentria lortu, hain zuzen ere 8 urrezko domina azkenengo Joku Olinpikoetan.

domingo, 7 de junio de 2009

PILOTAN TXAPELDUNAK

Dakizuenez Elatzeta Ikastetxean aurten ere 5 eta 6. mailako neska mutilak "Pilota txapelketan" ibili izan dira. Joan den ostiralean finalak jokatu ziren eta hauek izan ziren garaileak: Jon Ander Pablos (Sara Olaizolari irabazita) eta Julen Martín (Samuel Rescalvori irabazita). Zorionak!


Ezker eta eskuinean garaileak.



Behean bigarren geratu zirenak:











jueves, 4 de junio de 2009

Bidasoaldeko Kirolak (VII): "ATLETISMOA"


Bidasoa Atletiko Taldea (BAT) etorkizuneko atletak sortzeko lanetan aritzen da. Eta neska asko dituzte beraien ikasleen artean. Gehiago ere anima zaitezten ikus ezazue emakume korrikalarien omenez egindako bideo HAU

miércoles, 3 de junio de 2009

ALTXORRAREN BILA (5. maila)


Hona hemen 5. mailan Altxorraren bila jolasean denborarik onenak lortu zituzten taldeen partaideak:



31 min: Ander, Cristina, Ainhoa eta Adrian (5B)
33 min 25 s: Irene, Iratze, Santi eta Darío (5A)
34 min 25 s: Helena, Enara, Jon Ander eta Alvaro (5A)

ALTXORRAREN BILA (6. maila)


Hona hemen jolas honetan emaitza onenak lortu dituzten
3 taldeen partaideen izenak:

36 min :Urko, Eva, Jonathan, eta Jurgi (6B)
36 min 35 s: Ane, Gorka, Julen H., eta Maider (6A)
39 min 20 s: Julen D., Koldo, Amaia eta Igor (6B)


Zorionak!

Bidasoaldeko Kirolak (VI): "TXIRRINDULARITZA"


Gure bailaran bi talde ditugu txirrindularitza lantzen dutenak, eta baita Irungoan dabiltzan ikasleak ere (Ion Aginagalde, Eva Iglesias...). Txirrindulari on (7 aldiz irabazi du Frantziako Itzulia!) baten bideoa ikusi nahi baduzue horra HOR.