sábado, 28 de febrero de 2009

6B KOEN SOFBOL SAIOA

6B ikasleek ere beren abileziak erakutsi nahi izan dizkigute.

Untitled from Elatzeta 3.Zikloa on Vimeo.

viernes, 27 de febrero de 2009

LEHIAKETA III



Ikusi al duzue 6Ako ikasleen bideoa? Oraingo honetan kalitate hobexeagoa eskaintzen duen bitarteko bat erabili dut, eta halaxe egingo dut aurrerantzean.
Gaurko galdera oso erraza da:
Zenbat ikaslek egin dute huts pilotari jotzeko saioan? eta nortzuk dira? (galdera grabazioaren lehenengo atalari dagokio, alegia jokalaria gertutik (eta aurretik) grabatuta dagoen atalari.

martes, 24 de febrero de 2009

6Akoak SOFBOLEAN


6A gelakoek ere bideo batetan atera nahi zuten eta hara!, ikus ezazue sofbolean aritzen direnean nola saiatzen diren duten guztia ematen. Horretarako HEMEN klikatu

JOKO BIRTUALAK II


Hona hemen nire semeek kirol jolas birtual gogokoenekin osatu duten zerrenda. Zoritxarrez ezin da zuzenean sartu.
Begiratu nahi badituzu zure gelako karpetaren barruan beste karpeta bat sortu dut "Soinlatzeta" deritzona, eta hortxe aurkituko duzu zerrenda hau.
Anima zaitez jostatzera, hori bai, neurriarekin, eta gurasoek esandakoa betez!

miércoles, 18 de febrero de 2009

PILOTA ESKOLAK ELATZETAN


Badakizue aurtengo ikasturtean asteazkenero ikasle multzo bat pilotan ikasten aritzen dela Auxkin pilota irakaslearekin. Hemen dituzu aste hontako saioan zehar ateratako argazki batzuk.

Eta orain lehiaketa! Ea gai zaren saioan agertzen diren "pilotari" guztien izenak zerrendatzen. Lehenengo mailakoetatik hasi eta 6. mailakoak arte ere badaude, beraz ikertzera joan beharko duzu. Animo!
Argazkiak ikusten dituzun bitartean musika polita entzun nahi baduzu klik egin beheko aldean daukazun koadrotxo horretan.

lunes, 9 de febrero de 2009

6.MAILAKO IKASLEENTZAT LEHIAKETA


Eta orain 6.mailakoentzat:
1-Zein ikaskide ez da azaltzen bideo honetan?
2-Zenbat pertsona azaltzen diru buruzko oreka (pinua) egiten?
3-Zein ariketa egiten agertzen da Amaia?
4-Zenbat kidek egin dute ariketa luzea (3 koltxoneta jarraian)?
5-Nortzuk egin dute atzerako itzulipurdia?
6-Zein ariketarekin bukatzen du Evak bere luzea?
Erantzuna emateko "comentarios" atalean egin eta "anonimo" bezala igorri.
Zorte on!

5.MAILAKO IKASLEENTZAT LEHIAKETA


Iritsi da lehiaketan parte hartzeko garaia. Galdera hauei ondo erantzuten badiezu saritxo bat eskuratzeko sariketan sartuko zara. Horra:
1-Zein da bosgarren parte hartzailea?
2-Zenbat ikaslek egin dute ariketa luzea (3 koltxonetetan)?
3-Zoritxarrez ez dira ikasle guztiak agertzen,zeintzuk dira falta direnak?
4-Zein ariketa egiten agertzen da Obed?
5-Zein ikasle agertzen da behin baino gehiagotan?
6-Zein ariketarekin bukatu du bere saio luzea Ainhoak?
Erantzunak baldin badakizkizu "comentarios" atalean idatzi, azpian zure izena idatzi eta "anonimo" bezala igorri.

domingo, 8 de febrero de 2009

KIROL IKUSGARRIAK


Noizean behin kirol irudi edo bideo ederrak erakusteko asmoa daukat. Gaur surfean ikusi ditudan bideo batzuk erakutsi nahi dizkizuet. "Big wave" deritzaie olatu hauei.
Gainera orri honetan beste batzuetarako bidea ematen zaigu.
Nahi baduzu segi Aurrera.

viernes, 6 de febrero de 2009

5B koen GIMNASTIKA SAIOA

5.B gelakoen saioa ikusi nahi baduzue, klik egin ezazue bideoan bertan eta goza ezazue. Gutxi barru galderak egingo dizkizuet, eta guztiak ondo erantzuten dituztenen artean oparitxoak zozketatuko ditut.
5Bko ikasleen gimnastika saioa from Elatzeta 3.Zikloa on Vimeo.

jueves, 5 de febrero de 2009

6Bko IKASLEEN GIMNASTIKA SAIOA

Hemen dugu 6Bko ikasleek egindako zenbait ariketa. Gustuko baduzue behin baino gehiagotan ikusi beharko duzue. Horren inguruan galdera batzuk egingo baitizkizuet...