jueves, 29 de enero de 2009

KIROL JOLAS BIRTUALAK


Batzutan kirola ezin da praktikatu, oso gutxitan, eta kirolarekin zerikusia duten ekintzekin ondo pastzeko modua bilatzen dugu. Hona hemen "kirol jolas birtualak" agertzen dituen web orri bat. Probatzeko HEMEN klikatu

GAITASUN FISIKOA


Zure gaitasun fisikoak zeintzuk diren aztertu bahi baduzu hau duzu web orri interesgarri bat. Bertan proba batzuk proposatzen ditu eta egin eta gero emaitzak "kalkulagailu" batetan jartzeko esaten ditu. Honek zure egoeraren berri zehatza emango dizu zure sexua eta adina kontutan hartuta. Gustatzen bazaizu HEMEN klikatu.

viernes, 23 de enero de 2009

PILOTA TXAPELKETA


Hasteko joko-erronka bat proposatzen dizuet: Matematikako oinarrizko abileziak (+ eta -)erabili beharko dituzue. Jolasa zertan datzan:
Nik aurtengo esku-pilotako txapelketan izan diren emaitzak esango dizkizuet, eta hortan oinarrituta, zuek sailkapen orokorra zein izan den asmatu beharko duzue.

Interesa baldin baduzu joan zaitez zure gelako "pilota txapelketa" karpetara eta bertan aurkituko dituzu emaitzak eta baita hutsik dauden sailkapen koadroak ere. Hauek kopiatu eta beste dokumentu batetan itsatsi, gero bete eta zure izeneko dokumentu batetan gorde (3. ziklokoen "pilota txapelketa" karpetan). Nik hor begiratuko dut.
Azkenik "comentarios" atalean adieraz iezadazu parte hartu duzula (ez ahaztu izena idazten).

Asmatzen dutenen artean saritxo bat zozketatuko dut. Zorte on!

jueves, 22 de enero de 2009

LEHENENGO AGURRA


Kaixo lagunok: Blog hau nire lehen urratsak ematen ikasteko sortu dut. Asmoa xumea da, tresna erabiltzen trebatzea eta probetxuzko zerbait sartzen asmatzen badut denen aurrean azaltzea. Gero hasiko da erronka, toki hau edukiz betetzea. Ea ba...