lunes, 21 de diciembre de 2009

PATINATZEN IKASTEKO


Ikasteko edo hobetzeko aholkuak ematen dizkigu gaztelaniaz irakasle honek. Probetxuzkoak dirlakoan ikustera animatzen zaituztet.

Horretarako klik egin ezazu HEMEN.

miércoles, 16 de diciembre de 2009

ESKOLA KIROLEKO 10. JARDUNALDIA



Hona HEMEN hurrengo jardunaldiaren berri. Espero dezagun irudi honetan azaltzen den tamainako elur pila artean jokatu behar ez izatea.

jueves, 10 de diciembre de 2009

ESKOLA KIROLEKO 9. JARDUNALDIA

Datorren larunbatean izango diren partiduen taulara ailegatzako klik egin ezazu HEMEN. Ohar zaitezte gure bi talderen arteko lehia dugula (derbya).
Jakin ezazue bestetik datorren astetik aurrera kirola aldaketa dutela benjamin mailako talde guztiek. Aupa Elatzeta!

miércoles, 2 de diciembre de 2009

ESKOLA KIROLEKO 8. JARDUNALDIA


Ordutegien berri jakiteko sakatu HEMEN. Badakizue jartzen duen ordua baino 15 bat minutu lehenago joan behar dela. Ondo pasa!

miércoles, 25 de noviembre de 2009

ESKOLA KIROLEKO 7. JARDUNALDIA


Hona HEMEN hurrengo jardunaldiko ordutegia.

martes, 24 de noviembre de 2009

Bidasoaldeko kirolak (XI): "BELA"


Gure bailaran belan aritzeko aukera paregabeak dauzkagu. Hemen doazkizuen irudiak "muturreko bela"ri dagozkie, baina hastapenetan ez dago arriskurik. Datorren udarako animatuko al zara?

miércoles, 18 de noviembre de 2009

ESKOLA KIROLEKO 6. JARDUNALDIA


Horra HOR hurrengo jardunaldiaren berri.

miércoles, 11 de noviembre de 2009

ESKOLA KIROLEKO 5. JARDUNALDIA


Hurrengo jardunaldiko ordutegia eta abar jakiteko klik egin ezazu HEMEN

miércoles, 4 de noviembre de 2009

ESKOLA KIROLEKO 4. JARDUNALDIA


Hurrengo jardunaldiko ordutegi ezagutzeko klik egin ezazu HEMEN.

miércoles, 28 de octubre de 2009

ESKOLA KIROLEKO 3. JARDUNALDIA



Hurrengo partiduak noiz eta non diren jakiteko klik egin ezazu HEMEN.
Kontutan izan gehienek igeriketako jardunaldia (oso dibertigarria izaten da!) izango duzuela eta 15 minutu lehenago elkartu beharko duzuela

SURFA EUSKAL HERRIAN


Kalifornia?, Hawai?, ez! Gipuzkoako itsas ertzean (Getaria inguruan) sortzen da bideo honetan agertzen den olatu erraldoi hau. Ikus ezazu HEMEN klik eginez

lunes, 26 de octubre de 2009

ESKALADA


Eskalada gustatzen bazaizu HEMEN klikatuz bideo labur baina interesgarri bat dijoakizu. Gehiago sakondu nahi baduzu ez utzi "7 paredes 7 continentes" bideoa ikusi gabe, benetan ederra da.

Ba al zenekien mundu mailako eskalatzaile onenen artean kokatzen direla anaia euskaldun hauek? Beste batzuk ere ez dira eskasagoak, bila itzazu zeure kabuz JOSUNE BEREZIARTU edo PATXI USOBIAGAren bideoak

lunes, 19 de octubre de 2009

ESKOLA KIROLAKO 2. JARDUNALDIA

Hurrengo partiduak noiz eta non diren jakin nahi baduzu klika ezazu HEMEN

domingo, 11 de octubre de 2009

ESKOLA KIROLEKO TALDEAK


Hona hemen 2009-2010 ikasturterako gure ikastetxean sortu diren kirol taldeen argazkiak, aurreago taldez taldeko argazkiak txertatzen joango naiz, ikasle guztiak ez direlako hauetan ageri, baina aurrerakin gisa horra HOR gutxi batzuk.

miércoles, 24 de junio de 2009

Bidasoaldeko Kirolak (X): "BODY BOARD"


Kirol honek surfaren antza handia du, baina gauza bera ez direla ikusiko duzue.

Gure olatuak hain handiak izaten ez badira ere, ez dira makalak; ez eta emakume hauek egiten dituzten itzulipurdiak.

Bideo HAU ikusteak hondartzara joateko gogoak pizten dituela?

viernes, 19 de junio de 2009

Bidasoaldeko kirolak(IX): "GIMNASIA ERRITMIKOA"


Kirol honetan trebatzeko ere badira klub batzuk Irunen bertan. Gure ikastetxeko ikasle batzuk ari dira bai Irunen, bai inguruko herrietan ere. Ariketa hauek egiteko gauza ote dira?
Ikus ezazu bideoan HEMEN klikatuz.
Bidez batez bi galdera:
-Zein da bideo honetan azaltzen den lehenengo neska?
-Zein da musika jarri duen taldea?
Galdetu zuen gurasoei eta ongi erantzungo duzue, ziur.

miércoles, 17 de junio de 2009

Bidasoaldeko kirolak (VIII): "IGERIKETA"


Bai neska eta bai mutil mailan baditugu bailaran oso maila ona ematen duten igeriketa elkarteak. Nahiz eta oraindik ez duten bideo HONETAN ikusiko duzuen igerilariaren balentria lortu, hain zuzen ere 8 urrezko domina azkenengo Joku Olinpikoetan.

domingo, 7 de junio de 2009

PILOTAN TXAPELDUNAK

Dakizuenez Elatzeta Ikastetxean aurten ere 5 eta 6. mailako neska mutilak "Pilota txapelketan" ibili izan dira. Joan den ostiralean finalak jokatu ziren eta hauek izan ziren garaileak: Jon Ander Pablos (Sara Olaizolari irabazita) eta Julen Martín (Samuel Rescalvori irabazita). Zorionak!


Ezker eta eskuinean garaileak.



Behean bigarren geratu zirenak:











jueves, 4 de junio de 2009

Bidasoaldeko Kirolak (VII): "ATLETISMOA"


Bidasoa Atletiko Taldea (BAT) etorkizuneko atletak sortzeko lanetan aritzen da. Eta neska asko dituzte beraien ikasleen artean. Gehiago ere anima zaitezten ikus ezazue emakume korrikalarien omenez egindako bideo HAU

miércoles, 3 de junio de 2009

ALTXORRAREN BILA (5. maila)


Hona hemen 5. mailan Altxorraren bila jolasean denborarik onenak lortu zituzten taldeen partaideak:



31 min: Ander, Cristina, Ainhoa eta Adrian (5B)
33 min 25 s: Irene, Iratze, Santi eta Darío (5A)
34 min 25 s: Helena, Enara, Jon Ander eta Alvaro (5A)

ALTXORRAREN BILA (6. maila)


Hona hemen jolas honetan emaitza onenak lortu dituzten
3 taldeen partaideen izenak:

36 min :Urko, Eva, Jonathan, eta Jurgi (6B)
36 min 35 s: Ane, Gorka, Julen H., eta Maider (6A)
39 min 20 s: Julen D., Koldo, Amaia eta Igor (6B)


Zorionak!

Bidasoaldeko Kirolak (VI): "TXIRRINDULARITZA"


Gure bailaran bi talde ditugu txirrindularitza lantzen dutenak, eta baita Irungoan dabiltzan ikasleak ere (Ion Aginagalde, Eva Iglesias...). Txirrindulari on (7 aldiz irabazi du Frantziako Itzulia!) baten bideoa ikusi nahi baduzue horra HOR.

domingo, 24 de mayo de 2009

Bidasoaldeko kirolak (V): MENDIZALETASUNA


Bideo hau ez da Edurne Pasaban tolosarraren azkeneko igoera. Badakizue dagoeneko 8.000 metrotik gorako 12 gailur zapaldu dituela (14 dira guztira). Balentria hau aste honetan bertan lortu du eta emakume mendigoizaleen artean lehenengo tokian jarri du mundu mailan. Zorionak Edurne!!


Ikusteko HEMEN sakatu behar duzu.

jueves, 21 de mayo de 2009

ASMATU DUTENAK


Oraingo honetan 2 dira galderak zuzen asmatu dituztenak: Pablo Uranga (erdizka bada ere) eta Jurgi Sarasola. Zorionak!

domingo, 17 de mayo de 2009

Bidasoladeko Kirolak (IV): MAHAI-TENISA



Badakizue Irungo LEKA-ENEA taldea Espainia mailako ohorezko mailan dagoela, eta ikasleak anima zaitezten nahi dutela. Ea bada.




Klik egin ezazu HEMEN

Bidasoaldeko Kirolak (III): "TENISA"



Tenisean ikasteko parada ere baduzue, nahiz Irunen, nahiz Hondarribian. Jokalari hauen maila lortzea da hortan dabiltzan guztien helburua:
HEMEN klika ezazu.



sábado, 16 de mayo de 2009

Bidasoaldeko kirolak (II): "ERRUGBIA"


Irunen bertan errugbian ikasteko eta aritzeko talde jator eta sendo bat duzu. Zu bezalako gaztetxoak hartzeko irrikitan daude. Animo!

Bideotxo bat ikusteko sakatu HEMEN

martes, 12 de mayo de 2009

LEHIAKETA IV


Hona hemen beste bi bideori buruzko galderak:
1-Zein da bideo honen izenburua?
2-Zein herritan dago grabatuta?
3-Zenbat txirrindulari desberdin agertzen dira?
4-Zenbat erorketa gertatzen dira (txirrindaz)?


2. bideoa: "5 gol eder" (apirilaren 20koa):
1go gola -Zein zenbaki darama jokaldi luzea egiten duenak?
Eta zein gola lortzen duenak ?
2. gola -Zein talderen arteko partidua da?
3. gola -Zeinena da gola?
4. gola -Gorputzaren zein atalez sartu du gola?
5. gola -Nola deritzaio era honetako golari?

domingo, 10 de mayo de 2009

Bidasoaldeko kirolak (I): "UR LASTERRAK"


Aurrerantzean Irunen edo inguru hurbilean ikasi eta egin daitezkeen kirolen gaineko irudi eta bideoak azalduko dizkizuet.
Hasteko piraguismo barruko "ur bizi edo lasterren" bideo bat ikusiko dugu, ez pentsa gure neska mutilak hasieratik horrelako ibaietan ibiltzen direnik. Baina badira bai horrelakoetan ibiltzen diren gazte eta helduak.
Badakizue Irungo Ander Elosegi iazko joko olinpikoetan 4. postuan geratu zela (brontzezko domina lortzetik segundo eskasera. Ea gurera ekartzen dugun halako batean...

Bideoa ikusteko sakatu HEMEN


domingo, 26 de abril de 2009

"HUMAN SPIDERMAN"



Nik uste nuen "spiderman" fikziozko pertsonaia bat zela, baina oker nengoela dirudi...



Ikus HEMEN klikatuz

sábado, 25 de abril de 2009

ASMATU DUTENAK


Hau da lehiaketan erantzun zuzenak eman dituen ikasle bakarra:


Sara Olaizola.

Beraz, beretzako saria!

Ea hurrengo batetan ikasle gehiago animatzen zareten!!!!

martes, 21 de abril de 2009

LEHIAKETA III

Ikasle maiteok, zuen parte hartzea jaitsi dela ikusita, berriz ere lehiaketa bat antolatzea erabaki dut. Badakizue galderak asmatzen dituztenen artean oparitxoak zozketatuko ditudala. Aurrera!
Epea: apirilaren 30a izango da azkenengo eguna.




1. galdera: "Ski extreme" bideoan zeintzuk dira parte hartzen duten snower zein eskiatzaileak? 6 dira eta beren izenak idatzi behar dituzue.







2. galdera: "Saskiratze ikusgarriak" bideoan zeintzuk dira onenetik hasi eta okerrenera saskiratzeak lortzen dituzten jokalariak?


viernes, 17 de abril de 2009

FREESTYLE



"Erokeriak" egiten dituzte, bai, baina ez dira eroak, kaskoa eta arropa egokiak erabiltzen dituzte babesteko.

Ikus itzazu HEMEN

jueves, 16 de abril de 2009

SASKIRATZE IKUSGARRIAK




Azken boladan kiroletan ematen diren jokaldiak biltzeari ekin diot eta saskibaloian ematen diren batzuk erakutsi nahi izan dizkizuet.
Klik ezazu HEMEN ikusi nahi badituzu.

martes, 7 de abril de 2009

"SKI EXTREME"


Negua bukatu da baina akaso zuetako batzuk eskiatzera joan zarete Aste Santuko opor hauetan, ea ematen duzuen ondorengo eskiatzaileen maila.Irudi ikusgarriak ikusi nahi badituzu klik egin HEMEN

domingo, 5 de abril de 2009

GOL INOZOAK


Tira, batzuk zuek baina trebeagoak badira ere, beste batzuk ez horrenbeste....klika ezazu HEMEN

miércoles, 18 de marzo de 2009

STREET SKATE


Zuk skatean trebea zarela diozula? Tira, ez da gezurra izango baina bakarra ez zarela ikusiko duzu honako bideoan HEMEN sakatuz

jueves, 5 de marzo de 2009

ESKU PILOTA ELATZETAN



...............................


Oraingoan musika sartzen ausartu naiz. Ea lehengoa baino gehiago gustatzen zaizuen. Horretarako HEMEN klikatu.

sábado, 28 de febrero de 2009

6B KOEN SOFBOL SAIOA

6B ikasleek ere beren abileziak erakutsi nahi izan dizkigute.

Untitled from Elatzeta 3.Zikloa on Vimeo.

viernes, 27 de febrero de 2009

LEHIAKETA III



Ikusi al duzue 6Ako ikasleen bideoa? Oraingo honetan kalitate hobexeagoa eskaintzen duen bitarteko bat erabili dut, eta halaxe egingo dut aurrerantzean.
Gaurko galdera oso erraza da:
Zenbat ikaslek egin dute huts pilotari jotzeko saioan? eta nortzuk dira? (galdera grabazioaren lehenengo atalari dagokio, alegia jokalaria gertutik (eta aurretik) grabatuta dagoen atalari.

martes, 24 de febrero de 2009

6Akoak SOFBOLEAN


6A gelakoek ere bideo batetan atera nahi zuten eta hara!, ikus ezazue sofbolean aritzen direnean nola saiatzen diren duten guztia ematen. Horretarako HEMEN klikatu

JOKO BIRTUALAK II


Hona hemen nire semeek kirol jolas birtual gogokoenekin osatu duten zerrenda. Zoritxarrez ezin da zuzenean sartu.
Begiratu nahi badituzu zure gelako karpetaren barruan beste karpeta bat sortu dut "Soinlatzeta" deritzona, eta hortxe aurkituko duzu zerrenda hau.
Anima zaitez jostatzera, hori bai, neurriarekin, eta gurasoek esandakoa betez!

miércoles, 18 de febrero de 2009

PILOTA ESKOLAK ELATZETAN


Badakizue aurtengo ikasturtean asteazkenero ikasle multzo bat pilotan ikasten aritzen dela Auxkin pilota irakaslearekin. Hemen dituzu aste hontako saioan zehar ateratako argazki batzuk.

Eta orain lehiaketa! Ea gai zaren saioan agertzen diren "pilotari" guztien izenak zerrendatzen. Lehenengo mailakoetatik hasi eta 6. mailakoak arte ere badaude, beraz ikertzera joan beharko duzu. Animo!
Argazkiak ikusten dituzun bitartean musika polita entzun nahi baduzu klik egin beheko aldean daukazun koadrotxo horretan.

lunes, 9 de febrero de 2009

6.MAILAKO IKASLEENTZAT LEHIAKETA


Eta orain 6.mailakoentzat:
1-Zein ikaskide ez da azaltzen bideo honetan?
2-Zenbat pertsona azaltzen diru buruzko oreka (pinua) egiten?
3-Zein ariketa egiten agertzen da Amaia?
4-Zenbat kidek egin dute ariketa luzea (3 koltxoneta jarraian)?
5-Nortzuk egin dute atzerako itzulipurdia?
6-Zein ariketarekin bukatzen du Evak bere luzea?
Erantzuna emateko "comentarios" atalean egin eta "anonimo" bezala igorri.
Zorte on!

5.MAILAKO IKASLEENTZAT LEHIAKETA


Iritsi da lehiaketan parte hartzeko garaia. Galdera hauei ondo erantzuten badiezu saritxo bat eskuratzeko sariketan sartuko zara. Horra:
1-Zein da bosgarren parte hartzailea?
2-Zenbat ikaslek egin dute ariketa luzea (3 koltxonetetan)?
3-Zoritxarrez ez dira ikasle guztiak agertzen,zeintzuk dira falta direnak?
4-Zein ariketa egiten agertzen da Obed?
5-Zein ikasle agertzen da behin baino gehiagotan?
6-Zein ariketarekin bukatu du bere saio luzea Ainhoak?
Erantzunak baldin badakizkizu "comentarios" atalean idatzi, azpian zure izena idatzi eta "anonimo" bezala igorri.

domingo, 8 de febrero de 2009

KIROL IKUSGARRIAK


Noizean behin kirol irudi edo bideo ederrak erakusteko asmoa daukat. Gaur surfean ikusi ditudan bideo batzuk erakutsi nahi dizkizuet. "Big wave" deritzaie olatu hauei.
Gainera orri honetan beste batzuetarako bidea ematen zaigu.
Nahi baduzu segi Aurrera.

viernes, 6 de febrero de 2009

5B koen GIMNASTIKA SAIOA

5.B gelakoen saioa ikusi nahi baduzue, klik egin ezazue bideoan bertan eta goza ezazue. Gutxi barru galderak egingo dizkizuet, eta guztiak ondo erantzuten dituztenen artean oparitxoak zozketatuko ditut.
5Bko ikasleen gimnastika saioa from Elatzeta 3.Zikloa on Vimeo.

jueves, 5 de febrero de 2009

6Bko IKASLEEN GIMNASTIKA SAIOA

Hemen dugu 6Bko ikasleek egindako zenbait ariketa. Gustuko baduzue behin baino gehiagotan ikusi beharko duzue. Horren inguruan galdera batzuk egingo baitizkizuet...

jueves, 29 de enero de 2009

KIROL JOLAS BIRTUALAK


Batzutan kirola ezin da praktikatu, oso gutxitan, eta kirolarekin zerikusia duten ekintzekin ondo pastzeko modua bilatzen dugu. Hona hemen "kirol jolas birtualak" agertzen dituen web orri bat. Probatzeko HEMEN klikatu

GAITASUN FISIKOA


Zure gaitasun fisikoak zeintzuk diren aztertu bahi baduzu hau duzu web orri interesgarri bat. Bertan proba batzuk proposatzen ditu eta egin eta gero emaitzak "kalkulagailu" batetan jartzeko esaten ditu. Honek zure egoeraren berri zehatza emango dizu zure sexua eta adina kontutan hartuta. Gustatzen bazaizu HEMEN klikatu.